ESKOLEN ARTEKO FOROA ETA UDAL FOROA 2018

ESKOLEN ARTEKO FOROA ETA UDAL FOROA 2018

 

Maiatzaren 30ean Gandasegi Aretoan Galdakaon Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten eskola ezberdinetako eko-ordezkariak elkartu ziren, eta, nola ez, ikastolako DBHko 1.mailako ordezkariak bertan izan ziren. Eskolen Arteko Foroan ikasleak taldeka ipini ziren, aurten landare inbaditzaileak direla eta hartutako konpromisoak bete ditugun  aztertzeko eta oro har esan dezakegu bete egin direla.

Aurtengo gaia “Klima Aldaketa” izan da, eta elkarrekin ikasleek adostu dute klima aldaketaren aurrean zein konpromisoak hartuko dituzten hurrengo urtera begira, eta zein konpromiso eskatzeko udalaren aldetik.

Hamaiketako goxoa hartu hartu ondoren, Udaletxera joan ginen Udal Foroan parte hartzeko. Eskola bakoitzak azaldu zuen urtean zehar egindako ekintzaren bat, eta Udaleko Ingurumen teknikaria den Leire Diaz de Gereñuk eta Ingurumen ardura duen Rubén Seoane zinegotziak azaldu zuten zer egin duen Udalak iaz eskatu genizkien konpromisoen aurrean.

Gure ikaslea den Beñat Espinaza ederto aritu da gure aurtengo konpromisoak azaltzen, eta Ruben Seoane-k ikastola zoriondu du Eskola Jasangarri Agiria jasotzeagatik. Hurrengo ekainaren 5ean ofizialki jasoko dugu Lehendakariaren eskutik Madariaga Dorretxe Ekoetxean, eta ekainaren 8an ikastolan bertan Bidezko Merkataritza Agiria jasoko dugu Proyde-Proega-ren eskutik.

Eskerrik asko parte hartu duten guztiei eta urtean zehar EA21 proiektua arrakastatsu izan dadin lagundu duten guztiei! Lan asko egin duzue, baina merezi izan du!!!

Etiketak: