ZERO ZABORRA

Ona da zaborra batzea, eta horretan jo ta ke ibiltzen ari dira gure lh mozolo berdeak. Egunero 10 minutuz bizpahiru aldiz gelatik ateratzen dira patioetan geratzen den zabor plastikoa batzera. Poz-pozik doaz plastikoa batzera, eta lan bikaina egiten ari dira. Noski, jendeak ez balitu gauzak lurrean botako, ez litzateke beharrezkoa izango horrelako lana egitea. Bitartean, jarraituko dugu zaborra batzen. Edukiontzi berriak patioetan daude, eta jakin behar dugu behar den bezala erabiltzen. Bestalde, dbh 2. Mailako ikasleak gelaz gela ibili dira ikasleei informatzen zelan egin behar den. Eta lan guzti honetan zaibor-ek laguntzen digu!! Portzierto, inork ikusi al du zaibor bilboko metroan ikusi. Dbh3. Mailako eko-ordezkari batzuk egon dira ikastolara doan bidea garbitzen. Sarritan oso zikina geratzen da, eta lan honi eskeri askoz garbiago uzten dute. Aupa zuek!!! Eta amaitzeko birgogoratzen dizuet orain dela hiru urte dbh.eko-ordezkari talde batek mari errauzkin antzerki obra egin zuten sentsibilizazioa lortzearren, eta gure you tube  kanalean ikus daiteke.

Etiketak: