KIVA programa – Eskola jazarpena ekiditeko programa

 KIVA programa – Eskola jazarpena ekiditeko programa.

 

Eskola jazarpena portaera oldarkor eta kaltegarria da, pertsona bera jomuga duena behin eta berriro. Mundu osoan haurren %10ak pairatzen dute eskolan ikaskideen tratu txar jarraitua. Jazarpenak adierazpide ugari izan ditzake: ahozkoa izan daiteke (irainak, iruzkin gaizto etengabeak,…), fisikoak (jotzea, bultzatzea, …), harremanei dagokiena (baztertzea, gezurrak edo zurrumurruak zabaltzea), materiala (norbaiten gauzak apurtzea) edota ziberjazarpena (mezu zitalak, norbaiten irudiak mintzeko erabiltzea,…).

Jazarpena dagoela esan dezakegu ikasle batek edo batzuk tratu txarrak (ahozkoak, fisikoak, materialak edo teknologien bidezkoak) pairatzen dituztenean, denbora luzean eta botere sozial bera ez daukatenean.

Eguzkibegi ikastolan prebentziorako…

Hiru unitate lantzen ditugu geletan:

1.unitatea. 6-7 urteko haurrentzat diseinatu da 1.,2. eta 3. mailan erabiliko dena.

2. unitatea. 9-12 urteko haurrentzat da.

3. unitatea. Bigarren Hezkuntzarako lehenengo mailan erabiltzen da.

 

Horrez gain ekintza ugari egiten ditugu ikasturtean zehar:

Ikasleak

Gurasoak

Eskola langileak

Berariazko ekintzak

KIVA ikasleen galdetegia

KIVA jokoak

Posterrak

Dinamikak geletan

Zirkularra gurasoei

Guraso bilera

Bilera langileekin

Erraz ikusteko moduko txalekoak jolas-orduko begiraleentzat

Ekitaldia

Eztabaidak

Jarraipenak

Eztabaida zenbait ikaskiderekin

 

Ustezko jazarpena dagoenean KIVA Taldeak esku hartzea egingo du…

Gure ikastolan KIVA Taldea 3-4 pertsonak osatuko dute. Horien artean, gutxienez, Lehen Hezkuntzako irakasle bat, zuzendaritzako pertsona bat eta Bigarren Hezkuntzako beste irakasle bat egongo dira .

www.kivaprogram.net/basque