Haur Hezkuntzari amaiera emateko ikastolan gau bat pasatzen animatu ginen.

Orain dela sei hilabete Bidezko Merkataritzaren Aldeko Eskola bihurtu ginen, baina orain arte ez dugu ziurtagiria jaso. Azkenean, ekainaren 8an ikastolan antolatutako ekitaldi batean gure ziurtagiria jaso dugu PROYDE-PROEGAren eskutik.

ZORIONAK!!!

Datorren ikasturtean, "Eskola jasangarria bandera" izango dugu, eta Euskadiko Eskola jasangarrien sarean (IRAES 21) parte hartzeko aukera ere zabaldu digu aintzatespen honek.

Maiatzaren 30ean Gandasegi Aretoan Galdakaon Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten eskola ezberdinetako eko-ordezkariak elkartu ziren, eta, nola ez, ikastolako DBHko 1.mailako ordezkariak bertan izan ziren.