Ekitaldia

EA21 EKITALDIA

Azaroaren 21an, Agenda 21eko ekitaldia ospatu genuen ikastolan. A21 izanik, egun aproposa iruditu zitzaigun ospakizun berezi hau egiteko!

Agate Deuna

Data: 
Osteguna, 2016, Otsaila 4 - 10:00

Gaurko egunez, Agate Deuna ospatuko dugu eta kalerik kale abesten aterako gara.

EGUZKIBEGIN BERAKATZA ETA PIPERRA ABENDUAREN 3AN

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean,  saltsa galanta izan genuen ikastolan. Denok izan ginen sukaldari eta lapiko artean antolatu genuen pintxo lehiaketa. Bai sukaldekoek bai HHkoek bai LHkoek bai DBHkook hartu genuen parte txapelketa horretan.

Gainera, gurasoak gonbidatu genituen eta ekitaldi gazi-gozo horren ostean, aurretik egindako pintxoak banatu genituen ekitaldira bertoratu ziren guztien artean. Eta nola ez, baita bapo-bapo jarri ere.

Gora gure musikariak!!!

Gabonak direla eta, abenduaren 22a egun berezia izan da gure ikastolan. Jai giro horretan musikarien kolaborazioa ezinbestekoa izan da. Kalejira izan dugu baita Olentzero panpina egin eta eraman ere.

Horretarako,  gure musikariak jo ta ke ibili dira klase orduetatik kanpo entseguak egiten. Gora gure musikariak!!!

EA21eko hasierako ekitaldia

Azaroaren 12an EA21eko hasierako ekitaldia ospatu genuen. Ekitaldia berotzeko eta aurtengo gaia den bioaniztasunari keinua eginez HH eta LHko ikasleek ikastola ederto apaindu zuten margotutako zuhaitz adarrekin, hostoekin eta beste hainbat eskulanekin. Ekitaldiaren egunean, lehenik eta behin, aurtengo gaia aurkeztu zen. Ondoren, HH-LH1-2ko ikasleek ikastola naturaz nola jantzi zutenaren muntaia ikusi genuen.

EUSKERAZ BIZI TAILERREKO DANTZA ETA KANTU EKITALDIA

Aurreko astean, ekainak 11,  ‘’Euskeraz bizi’’-n parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako 5. mailako neska-mutilek eta DBHko 1. mailako ikasleek, DBHko 4. mailako ikasle batzuekin batera,  ebaluaketa honetan zehar prestatu duten lana aurkeztu zieten euren klasekideei. Dantzan ezin hobeto aritu ziren bai ikasleak bai monitoreak, jira eta bira alde batera eta bestera, aurrera eta atzera. Abeslariek ere lan paregabea egin zuten, kitar jolearen laguntzaz kanta-kantari.

Santa Ageda

Data: 
Asteazkena, 2015, Otsaila 4 - 09:30

Gaur, Euskal Herriko ohitura lez, Santa Ageda abestuko dugu.

HH ikastolan

DBH eta LH herrian

 

RSS - Ekitaldia-era harpidetu