LH

EA21 EKITALDIA

Azaroaren 21an, Agenda 21eko ekitaldia ospatu genuen ikastolan. A21 izanik, egun aproposa iruditu zitzaigun ospakizun berezi hau egiteko!

ZORIONAK KONPOSTA!!

5 urte daramagu konposta egiten.

"Eguen Zuri" 2017

Ostegunean eguen zuri ospatu genuen.

Ostegunean eguen zuri ospatu genuen.

"Kandelario" 2017

Atzo arratsaldean kandelario eguna ospatu genuen.

INGURUKO HEGAZTIAK

Gehien hurbiltzen diren txoriak kaskabeltza eta amilotx urdinak dira, baina txantxangorriren bat inoiz ez da oso urrun.

IBAIALDE TXIKI

Ibaialde Ingurumen Hezkuntzaren alorreko egitasmoa da, 1996an sortua. Bere xede nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutaraztea da. Kanpaina honen bidez helburu hauek betetzea nahi da: ibaietako ekosistemetako ezaugarriak eta arazoak hobeto ezagutaraztea, ura bizitzarako zein garrantzitsua den ohartaraztea eta ibaiak eta erriberak kontserbatu beharraz sentsibilizatzea.

Ibaia gertutik ezagutzeko aukera paregabea ikastetxetik irten gabe.

EUSKARAREN EGUNA

Aurten,  euskararen eguna abenduaren 2an ospatu dugu, “Zaindu maite duzun hori” lelopean. Ahalegindu gara ekitaldia ahalik eta jasangarriena izan dadin, eta pintxo goxoez gozatzen, izan ere, aurten ere pintxo lehiaketa antolatu baitugu.

 

Hori dela eta, ikasleak bertoko, sasoiko edota produktu ekologikoak erabiltzen animatu ditugu. Horrez gain, gela guztietan poltsak ipini ditugu plastikoa, papera eta hondakin organikoak (janaria nahiz serbilletak) batzeko eta ontzi batean olioa ere batu dugu.

 

Orriak

RSS - LH-era harpidetu