HH

EA21 EKITALDIA

Azaroaren 21an, Agenda 21eko ekitaldia ospatu genuen ikastolan. A21 izanik, egun aproposa iruditu zitzaigun ospakizun berezi hau egiteko!

ZORIONAK KONPOSTA!!

5 urte daramagu konposta egiten.

Erreka Mari

Gure Jasangarritasun-Eskola Agenda 21 planaren barruan eta Ingurumen Saileko Aztertu Programa _IBAIALDE 2107ren partaidetza eta laguntzarekin, maiatzaren 17an 4 eta bost urteko ikasleek "Erreka Mari" izeneko txotxongilo ikuskizuna ikusteko aukera izan zuten.

Gustura ibiltzeaz gain gure errekak garbi mantentzearen garrantzia ikusi zuten.

 

 

IBAIALDE TXIKI

Ibaialde Ingurumen Hezkuntzaren alorreko egitasmoa da, 1996an sortua. Bere xede nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutaraztea da. Kanpaina honen bidez helburu hauek betetzea nahi da: ibaietako ekosistemetako ezaugarriak eta arazoak hobeto ezagutaraztea, ura bizitzarako zein garrantzitsua den ohartaraztea eta ibaiak eta erriberak kontserbatu beharraz sentsibilizatzea.

Ibaia gertutik ezagutzeko aukera paregabea ikastetxetik irten gabe.

EUSKARAREN EGUNA

Aurten,  euskararen eguna abenduaren 2an ospatu dugu, “Zaindu maite duzun hori” lelopean. Ahalegindu gara ekitaldia ahalik eta jasangarriena izan dadin, eta pintxo goxoez gozatzen, izan ere, aurten ere pintxo lehiaketa antolatu baitugu.

 

Hori dela eta, ikasleak bertoko, sasoiko edota produktu ekologikoak erabiltzen animatu ditugu. Horrez gain, gela guztietan poltsak ipini ditugu plastikoa, papera eta hondakin organikoak (janaria nahiz serbilletak) batzeko eta ontzi batean olioa ere batu dugu.

 

IBAIALDE ETA AZTERKOSTA

Urtero Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko bi proiektu interesgarrietan parte hartzen dugu, Ibaialde eta Azterkosta.

HONDAKINEN KUDEAKETA

Azken urteotan ikasleek, jantokiko langileen laguntzarekin, egosita ez dauden janari hondakinak batzen zituzten konposta egiteko.

Iaz ikasleak hasi ziren sukaldeko langileak laguntzen plastikoa, ontziak eta kartoia dagokien edukiontzietara eramaten. Eta aurten ere, ikasleak lan hau egiten dabiltza  jolas-ordu eta klaseko azken orduan. Egia esan, ez da beraien lana, baina oro har pozik egiten dute, batez ere azken orduan egin behar dutena.

 

Orriak

RSS - HH-era harpidetu