agenda21

ARROPA GARBIA ERAKUSKETA

Egun hauetan ikastolan bada ikustea merezi duen erakusketa bat, Arropa Garbiarena, hain zuzen ere.

ZORIONAK KONPOSTA!!

5 urte daramagu konposta egiten.

AZTERKOSTA

Abenduaren 16 an ikasle talde bat eta bi irakasle trena hartu zuten Mundakara, itsasoren ur kalitatea neurtzeko Azterkosta ingurumen programaren barruan.

IBILBIDE EKOLOGIKOA

Apirilaren11n, Iratxe eta Joxemari, Ondoan ingurumen taldeko kideak, ikastolara etorri ziren, DBHko eko-ordezkari talde batekin Pepeton zehar ibilbide ekologiko bat egiteko.

 

Lehenengo partean ikasleak talde txikietan banatu ziren, hemengo zuhaitz batzuk aurkezteko. Gero, eguraldi onaz lagunduta, Pepetoraino ibilbide ekologikoa egin genuen. Ikasleek apuntatu zituzten  ikusten zituzten lora eta zuhaitz guztiak, eta era berean udaberriak eskaintzen duen aberastasunaz gozatu zuten.

 

PEPETOKO 3. BIOANIZTASUN KRONIKA

Kaixo: azken kronikako errakuntza oso erraza izan da aurkitzeko, ezta? Ia oraingoa bestea bezain erraza den!!

PEPETOKO 2. BIOANIZTASUNAREN KRONIKA

Asteartea, urtarrilak 19

Asmatu duzue joan zen asteko akatsa? Nahiz eta tontakeria bat izan jendeari asko kostatu zitzaion aurkitzea. Eta zer izan da? Ba, liztor asiatikoek ez dutela txinatarrez hitz egiten, hau da , ez dutela hitz egiten! kronika honetan ere bada txorakeria galanta. ia aurkitzen duzun?

 

PEPETOKO 1. BIOANIZTASUNAREN KRONIKA

BIOANIZTASUNA, NUN ETA GURE ATARIAN!!!

Astelehena, urtarrilak 11

Astero inguruko natur guneak aztertuko ditugu. Kronika bakoitzean akats barregarri bat egongo da. Nork aurkituko ote du?

URDAIBAI BIRD CENTER+BIZKAIGANE

Urriaren 21an, dbh3ko ikasleak Urdaibai Bird Center-era bisita egin zuten goizean, eta bazkal ostean, Bizkaiganera joan ginen bertako proiektua hobeto ezagutzeko asmotan.

"ERREKA MARI"

Ekainaren 1ean HHko 4. eta 5.mailako ikasleek aukera izan zuten ikastolan bertan Erreka Mari txotxongilo ikuskizuna ikusteko. Ondo pasatzeaz gain,  erreka maitatzen ikasi zuten ikasleek. Erreka Mari ikuskizuna Eusko Jaurlaritza Aztertu programarekin lotuta dago. Programa honetan aukera ematen zaie ikasleei gure errekak eta kostak hobeto ezagutzeko eta babesteko.

RSS - agenda21-era harpidetu