dbh4

GABONETAKO AZOKA

Aurten DBHko laugarren eta LHko bigarren mailetako ikasleek Gabonetako bigarren eskuko azoka  antolatu dute. Irabazitako dirua erdibana egingo da, eta hori horrela,  DBHko ikasle nagusiek  Ikas-bidairako erabiliko dute.

III. BOOKTUBE LEHIAKETA

Gaur, abenduaren 20a, Galdakaoko Udalak antolatutako III. Booktube lehiaketako sariketa ekitaldia izan da Galdakaho azokan. Eguzkibegi ikastolako bideorik onena DBH1Ako Malen Agirrek irabazi du,  eta ikastetxe guztien arteko bideo onenaren saria DBH4Bko Adrian Estoquerak lortu du, gainera DBH3ko ikasleek dantza ikuskizun aparta eskaini dute. Eskuz esku euskal literatura bultzatzen.

DBHKO 4.MAILAKO IKASLEAK DURANGOKO AZOKAN

Abenduaren 7an, DBHko 4.mailako ikasleok Durangoko liburu azokara bidaia txiki bat egin genuen.

ETORKINAK

Sarritan telebistan ikusten dugu nola heltzen diren etorkinak “patera” delakoetan, eta gure buruari galdetzen diogu zergatik dauden prest  hil ala biziko bidaia egiteko.

EUSKARAREN EGUNA

Aurten,  euskararen eguna abenduaren 2an ospatu dugu, “Zaindu maite duzun hori” lelopean. Ahalegindu gara ekitaldia ahalik eta jasangarriena izan dadin, eta pintxo goxoez gozatzen, izan ere, aurten ere pintxo lehiaketa antolatu baitugu.

 

Hori dela eta, ikasleak bertoko, sasoiko edota produktu ekologikoak erabiltzen animatu ditugu. Horrez gain, gela guztietan poltsak ipini ditugu plastikoa, papera eta hondakin organikoak (janaria nahiz serbilletak) batzeko eta ontzi batean olioa ere batu dugu.

 

ERRONKAKO FINALA

Maiatzaren 29an,Ibilaldian,  ERRONKAko hirugarren  proban hartu zuten parte gure ikasleek. BEINKE taldeko partaideek gogotsu jardun zuten eta giro ezin hobean, gainera.  Umorea izan zen nagusi proba guztietan zehar. Erreleboka aritu ziren eta umorea izan zen elkarri eman zioten lekukoa.  Hala ere, ez genuen sailkapenean hasierako posturik lortu.

AUPA BEINKE !!

 

DBHKO 4.MAILAKOEK FRUTA ERABILI DUTE EUREN SORMENAREN ERAKUSGARRI

Mintzamen arloko hirugarren ebaluaketan ELIKADURA OSASUNGARRIA gaia landu dugu. Horren harira, azken astean gure ikasleek euren sen artistikoa eta frutak erabiliz, hainbat lan plastiko ikusgarri egin dituzte.

Hona hemen egindako lan horren zenbait argazki.

DBH4 IKASLEEK GERNIKAKO BAKE MUSEOA BISITATU DUTE

Urtero bezala, Gizartea arloko programaren barruan, DBH 4.mailako ikasleak Gernikara joan dira Bake Museoa eta Batzar Etxea ezagutzera. Azken hiruhilabetean 20.mendeko historia ikusi dugu, eta hainbeste gertakizunen artean, nola ez, Gernikako bonbarkaketa zorigaiztoko protagonista izan da.

DBH4 PLENTZIAN

Maiatzaren 4an, DBH4.mailako ikasleek gorputz hezkuntzako arloko irakasleak antolatuta, egun zoragarria pasatu zuten Plentzian. Neoprenoa jantzita eta palak eskuan, piraguetan sartu eta bueltatxo bat eman zuten Plentzia eta Gorlizeko hondartzetatik hurbil. 

 

Eguraldi aparta izan zuten eta ikasleek itzel pasatu zuten!  Gure ikasleen azken irteeratako bat izanik, ekintza honen oroitzapen ona gordeko dutelakoan gaude.

Aupa DBH4!

 

 

DBHKO 2.ETAPAKO IKASLEEKIN KOHESIO JARDUERAK EGIN DITUGU

Udaberri partean kohesioa lantzeko dinamikak egin ditugu Euskara arloan . Horrez gain, ERRONKAko taldearekin ere saio batzuk egin genituen. Batzuekin zein besteekin giro atsegina sortu zen baita gatazkak ere. Zorionez, azken horiek bideratzeko modua ere topatu zuten ikasleek. Argi eta garbi dago lagun arteko giroak dena baldintzatzen duela eta danoren esku dagoela taldeko giroa.

Orriak

RSS - dbh4-era harpidetu