Kandelario 2018

Gaur arratsaldean kandelario eguna ospatu dugu.

Antzinaroan udaberria noiz etorriko zen iragartzen ahalegintzen ziren neguaren erdialdean, eguraldi hobea noiz ailegatuko zen jakiteko. Erromatarren garaian, esaterako, jai bat ospatzen zen horretarako. Herrietako kaleetan desfileak egoten ziren eta parte hartzaileek kandelak eramaten zituzten. Hortik datorkigu Euskal Herrian ospatzen dugun Kandelario Eguna. ("Kandelario Eguna, erromatarren garaitik datorren ohitura" testutik hartutakoak. zientziakaiera.eus)