GURASO ESKOLA: KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

Urtarrilaren 25ean, Rafael Cristobalekin laugarren saioa izan genuen ikastolan. Bertan, gai nagusia " Haurraren atxikimendua" izan zelarik, haurren instintuak eta familiarizazioaren garrantzia ikasi genuen. 60 gurasok parte hartu zuten ekintza honetan eta gai honekin lotuta,  haurrei mugak jartzeari eta haurren kasketei buruzko aipamenak egin eta zalantzak argitzen aritu ziren Rafaelekin batera.