JASANGARRITASUNA: ZERO ZABORRERANTZ

Zero zaborra agian utopia da baina denok saiatu behar gara ahalik eta zabor gehien berrerabiltzen edo birziklatzen, eta hainbat urte daramagu hori egiten. Aurtengo gaia Klima aldaketaren aurrean, zer egin..? denez, berriz ere kanpainan gaude. Aste honetan LH 3. mailako mozolo berdeak jo eta ke ibili dira egunero hiru aldiz patioetan dagoen plastikoa batzen. Eta barikuan gure zaborrontzi berriak hustu ditugu ikusteko ia zaborra ondo bereizten dugun. Eta ikusten denez, oro har ondo egiten dugu. Jarraian LH1 eta LH 2. mailako mozolo berdeek ere aukera izan dute zaborren bereizketa aztertzeko DBH 2. mailako Eko-ordezkarien laguntzarekin.

Aste honetan LH 3. mailako ikasleek jarraituko dute patioak garbitzen, eta gero LH2. mailako ikasleen txanda izango da.

 

Garbi eta argi ibili neska-mutilak!!!