EUSKARAREN ETXEAN

DBHko 3.mailako ikasleok urtarrilaren 9an Bilboko Euskararen etxea bisitatzera joan ginen. Hasiera batean, bikoteka jarri ginen sextingari buruzko komikiak idazteko, proiektu hau euskararen etxekoek proposatutako lehiaketa batean parte hartzeko da eta irabazleek sari izugarriak irabaziko dituzte. Geroxeago, oso bideo entretenigarria erakutsi ziguten euskara hizkuntzaren eboluzioaren inguruan. Honen ondoren, kontatu ziguten euskararen aniztasuna euskalkiak direla eta, horrez gain ikusarazi ziguten euskarak ez duela jatorri zehatzik, baina bai hartu zituela hizkuntza ezberdinetako hitz batzuk edo  maileguak. Ah zelako hizkuntza ederra eta bakarra gurea! Bisita liluragarri honen amaieran argazkia atera ziguten.

 

Egileak: Maddi Diez DBH 3B eta Paule ApraizDBH 3A