GABONETAKO AZOKA

Azoka honetan, bai DBHko laugarren mailakoek bai LHko bigarren mailakoek erabiltzen ez zituzten jolasak saldu ziren. Baina ez hori bakarrik baita ere, panpinak, postalak, nagusiek eta txikiek elkarlanean egindako kometak eta pultserak…

HHko eta LHko ikasleek izan zuten azokan erosteko aukera , eta arrakasta handia izan zuela esan dezakegu .

 

Gure iritziz, oso esperientzia polita eta entretenigarria izan zen; batetik, adin ezberdinetako ikasleak elkarlanean aritu ziren, eta, bestetik, jostailuak berrerabiltzeko aukera zabaldu zieten ikastolako ikasle guztiei. Zalantza gabe, esan dezakegu merezi egin zuela.

 

EGILEAK: UXUE IBAÑEZ DBH4A - IRATI MOTILA DBH4B

ARGAZKILARIA: IRATI SANCHEZ DBH4A