LAN TRUKAKETA

Abenduak 13an, LHko 2.mailako geletan eskulan ederrak egiten aritu ginen DBHko 3A eta 3B geletako ikasleok. Talde bat pultserak egiten aritu zen bitartean, beste talde bat kometatxoak egiten aritu zen. Josuneren eta Añetaren ikasleak maisu/andereño lana egiten aritu dira gurekin edo beste era batean esanda, aurreko batean guk eurak jokuetan  gidatu genituen eta trukean eurak gu gidatu gintuzten. Egia esan, oso ondo atera zen lan trukaketa, eta oso gustura ibili ginen elkarrekin.

 

Egileak: Iker Arrien eta Asier Aranaz