DBHKO 4.MAILAKO IKASLEAK DURANGOKO AZOKAN

Aurten, azoka berezi honek 52 urte bete dituela esan beharra daukagu, eta nola ez, aurtengo leloa ere desberdina da: Sormenaren lurraldea  DA!

 

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da, euskalgintzan dihardutenen elkargunetzat sortua.

Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzeko asmotan. Baina, gainera, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da, aurten, urtero bezala Gerediaga Elkarteak antolatzen du.

Ikastolako ikasleok bertara goazen lehenengo aldia izan dela kontuan harturik, oso esperientzia polita izan dela esan beharra daukagu, izan ere, euskal-kulturaren inguruko hainbat gauza ikasi ditugu bertako liburuei esker.  

 

Egileak: Garbiñe Sagarduy  DBH4A -  Naroa Urkijo DBH4A