UNDABASO BASOA

ZORIONAK GUZTIOI! Ikastolako langile, ikasle eta gurasoei eskatu genizuen Lurgaia Fundazioak antolatutako Crowdfunding-ean parte hartzea, Urdaibain lurrak erosi eta bertako basoa berreskuratu ahal izateko.

 

Azkenean, 350 euro biltzea lortu dugu Bizkaiko bioaniztasunari laguntzeko, karbono konpentsazioa eginez. Hemendik aurrera gure ikastolako umeek aukera izango dute Urdaibaira bertako zuhaitzak landatzera joateko. 

Oso keinu polita izan da, eta berriz ere eskertu nahi dizuegu parte hartu duzuen guztioi!!!

Eguzkibegi ikastolako Zuzendaritza taldea eta EA21eko Sustatzaile Taldea