EA21 EKITALDIA

Azaroaren 21an, Agenda 21eko ekitaldia ospatu genuen ikastolan. A21 izanik, egun aproposa iruditu zitzaigun ospakizun berezi hau egiteko!

 Besteak beste honako egitaraua izan genuen: Konpromisoak irakurri,  HHko Klima Aldaketaren inguruko argazkien desfilea, LHkoen bertsoak, DBHko ikasleen dantza ikusgarria eta Bi Tomate sketch zoragarria. Soberako motibazioa aurtengo EA21eko erronkei aurre egiteko. Zaindu maite duzun hori!  

 

https://www.youtube.com/watch?v=ZhsbkeSQfoo&feature=youtu.be