ARROPA GARBIA ERAKUSKETA

Egun hauetan ikastolan bada ikustea merezi duen erakusketa bat, Arropa Garbiarena, hain zuzen ere.

 

SETEM GKEren eskutik datorkigu erakusketa hau, zeinetan ikus dezakegun zer ezkutatzen den arropa kontsumoaren atzean. Gaur, azaroak 27, Kontsumo Gabeko Egunean ondo datorkigu hausnarketa egitea gure eredu kontsumitzailearen gainean, zeren eta Bariku Beltzako “ganga” horren atzean izan daiteke esplotazioa basatia.

 

Joan zen astean Skunk Funkeko Mikel Feijoo DBH 3.mailako ikasleekin hizketan egon zen, eta argi azaldu zuen zein garrantzitsua den etikan oinarritutako erosketak egitea.

 

Erakusketa ezin baduzu ikusi denbora hartu ondoko bideo labur hau ikusteko: Cortometraje '38'