LH2B-KO ETA DBH3A-KO IKASLEAK EUSKARAN EKINTZAILE

Aurten,  EKINTZAILETZA arloan DBHko 3.mailakook LHko 2.mailakoekin hasi gara elkarlanean. Jolasaren bitartez euskararen transmisioa indartuko dugu eta bide batez adin ezberdinetako harremanak sendotuko ditugu.

Gure arteko harremanak sendoak direnez, ekintzailetza klaseetan eta jolasorduetan giro ona dugu. Gainera, ebaluaketan landutakoari patxadazko amaiera emateko hamaiketako osasungarriaz disfrutatuko dugu elkarrekin.

 

Egileak: Aitor Garrido-Aketza Quintañilla (DBH3A)