DBH 3BKO IKASLE EKINTZAILEAK

 

DBH 3Bko ikasleok Ekintzailetza deituriko arloan LH 2A gelako ikasleekin jardun dugu. Ebaluaketa honen hasieran elkar ezagutzeko dinamika jolasak egiten eman dugu denbora, ondoren goma salto, soka salto eta zotz egiteko jokoetara jolastu gara. Gustura ari gara txikiekin batera elkarrekin euskaraz hitz egiten. Ebaluaketaren amaieran txikiei matematikako segidekin laguntzeko, frutazko brotxetak prestatuko ditugu elkarrekin.

 

Egileak

Maddi Diez eta Naia Bustinza (DBH 3B)