Konfidantzaren pedagogia. Guraso eta senideentzako mintegia.

Proiektuaren ildo nagusiak:

Umea norbanako bezala garatzea. Umeak era autonomoan garatzeko gaitasuna du apur bat lagunduaz eta gaitasun honetan konfiantza izatea da proiektu pedagogiko honen ardatz nagusia, umearen erritmo biologiko, kognitibo eta emozionala errespetatuz.
Ikastolan familiaren presentzia areagotzea, elkar harremanak indartuz. Umeari familiako kideekin duen atxikimenduak konfiantza ematen dio eta lotura hori ikastolako irakasleekiko ere garatzea guztiz garrantzitsua da, umearen ikasketa prozesua ahalik eta egokien bideratzeko.
Horregatik proiektu berritzaile honi dagozkion kakoen nondik norakoa ezagutzeko guraso eta familientzako mintegi-eskola antolatu dugu, hilean behin ostegun arratsaldeetan 17:00- 19:00 bitartean.

Mintegiak RAFAEL CRISTOBAL adituaren eskutik jasoko ditugu, Medikuntza, Psikiatria eta Neurologian Doktorea, haurren psikiatra eta Mondragon Unibertsitateko eta EHUko irakaslea.

Mintegiaren egutegia ondorengoa izango da

1.- Urriak 19. Mintegiari sarrera. Lehenengo haurraren 6 urteen garrantzia. Senen (instintuen) Teoria eta bere garrantzia. Senen dimentsio ezberdinak. Haurraren garuna.
2.- Azaroak 15 (asteazkena). Atxikimendu sena. Bere aldeak. Senen arkitekturan garrantzia. Atxikimendu motak eta honen erlazioa haurrak jasotako zaintza motarekin, eta haurrak garatuko duen nortasunarekin.
3.- Urtarrilak 25. Atxikimendu loturaren izatasuna eta sorbidea. Etxekotzea eta banaketa. Galera eskolan. Galera: damua haurtzaroan.
4.- Otsailak 8. Barne gertaerak diadaren arloan. Autoestimua eta besterekiko mirestenaren jatorria. Honen artapen eta garapena famili eta eskolako bizitzan: arrakasta eta porrotaren balorazio egokiaren irakaspena.
5.- Martxoak 8. Azterkapen edo azterpena eta ekimena. Ezagupen erritmo eta garapena. Funtzio exekutiboak: aditasuna, lan oroimena, iraunkortasuna, erresilientzia.
6.- Apirilak 19. Ihez era beldur sena eta portu zihurra. Beldurraren aldeak. Beldur bereziak edo fobiak. Eskolako beldur bereziak: Lehenengo eskola zailtasunak.
7.- Maiatzak 10. Mugak eta arauak. Kasketak.
8.- Ekainak 7. Eraso eta lurraldetasuna sena. Mugak era arauak. Kasketak eta bideratzeko prozedurak.

Mintegi osoaren kostua 180€ izango da. Ordainketa zatikatua, hiruhilabeteko egingo da (60€ urrian, 60€ urtarrilean eta 60€ martxoan).
Ikastaro osoaren parte hartzearen %80a bermatzen badu Ikastolak dirua bueltatuko dio mintegiaren bukaeran.

Zaintza zerbitzua egongo da.

Zuzendaritza Taldea eta Guraso Eskola.