Aurkezpena

  Gure Ikastola beste ikastola guztien antzera, herriaren eraginez sortu zen, garai haietako eskola-instituzioak ez baitzituen herritarren sektore handi baten beharrak eta nahiak asetzen, ez eta, euskara beren identitate muina eta ardatza jotzen duen Euskal Herriko kolektibitate multzo handi batena ere.

  Ikastolaren hasiera 1966 urteko uztailean kokatzen da, guraso talde batek ikastola zabaltzeko asmoa adierazi zuenean. Guraso talde horren nahia 1967ko urtarrilean gauzatu zen 35 ikasle eta 2 irakaslerekin batera. 1972ko urrian kooperatibaren eraketa onartu zen.

   Eguzkibegi ikastola herri honetako hainbat familia euskaldunentzat erreferente argia izan da beraien seme-alaben heziketan. Beste alde batetik aipatu behar da beti izan duela bere leku garrantzitsua herriko bizitza kulturalean.

Gaur egungo Proiektua:

   Euskara eta euskal kultura ardatz harturik, neska-mutilak beren osotasunean hezi, hau da, aniztasunean, hezkuntza integrala eta kalitatezkoa eskainiz, nork bere gaitasunak garatzeko aukera emanez, gaur eguneko gizartean eta bere ingurunean integraturik, kritikoa eta parte hartzailea izanik.