Albisteak

LH 4Ako ikasleak aeropuerto berdeen saria irabazi dute. Lanaren izenburua “Haizearen harrapaketa”.
Oso interesgarria iruditu zitzaien eta hainbat ikastetxeen artean Bizkaian haiek izan dira irabazleak.

Urriaren 8tik azaroaren 5a bitartean HHko gurasoei zuzendutatko Euskal Jokoak eta Jolasak ikastaroa egin dugu gure ikastolan. Bertan parte hartu duten gurasoek ederki disfrutatu dute eta azken saioan umeak ere etorri dira gurasoekin batera joko eta jolasean aritzeko.

Azaroaren 19an Bilboko San Inazion dagoen "Euskararen etxera" egin genuen bisita DBH3ko ikasleok, bertan, gure hizkuntzari buruzko hainbat konturen berri izan genituen: jatorria, garapena, euskalkiak, batuaren sorrera, euskal literaturako obra nagusienak... Gainera, ikasleek pribatutasuna, euskara eta teknologi berriak gaitzat dituen komiki bat osatu zuten.

Gu, Eguzkibegi Ikastolako Agenda 21-kin konpromezua hartuta dugun ikasleak, auzolean ari diren bazkideen laguntzaz batera, gure ikastolan ortua egiten hasi gara. Alde batetik, konposta daukagu eginda, hau da, jantokian sortzen ditugun hondakin organikoak bildu eta guk eraiki dugun konpostontzian gordetzen dugu; denborarekin, hondakin horiek ongarri bihurtzen dira eta guk baratzeko lurrarekin nahasten dugu landareak osasuntsu hazteko.

Orriak