Albisteak

Dakizuenez, maiatzaren 31-n, Ibilaldia ospatuko da Harrobia ikastolaren eskutik. Eguzkibegi ikastolari, Harrobia ikastolako partaide zuzena izanik, antolaketa lanetan parte aktiboa izatea dagokio. Hortaz, ikastolako familia bakoitzari lan-ordu batzuk inbertitzea egokituko zaizue.

Eskola Agenda 21-eko diagnostikoa dela eta, zuen laguntza behar dugu datuak jasotzeko.

MATRIKULA OFIZIALAREN epea Otsailaren 2tik otsailaren 13ra dela adierazi nahi dizuegu. Os comunicamos que el plazo de MATRÍCULA OFICIAL será del 2 de febrero al 13 de febrero.

Azaroaren 21ean HH4 eta HH5eko ikasleek egun osoko irteera egin zuten Biberora, udazkeneko gaia lantzen zeudelako.

DBHko 3. mailakook urtero zozketatzen dugun Gabonetako otzararen aurtengo irabazleak argazki hau bidali zigun. Bertan, saria jasotzeak eragindako poztasuna erakusten du. Espero dugu produktuez disfrutatu izana!

"Aktibatu+" programan parte hartzen ari diren erakundeak Eguzkibegi Ikastolan bildu dira gaur, planetaren ingurumen-osasuna hobetzeko egindako lanarengatik errekonozimendua jasotzeko. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiak jarri zuen martxan, herritarrek ingurumen arloko iraunkortasunaren alde parte hartu dezaten sustatzeko.

LH 4Ako ikasleak aeropuerto berdeen saria irabazi dute. Lanaren izenburua “Haizearen harrapaketa”.
Oso interesgarria iruditu zitzaien eta hainbat ikastetxeen artean Bizkaian haiek izan dira irabazleak.

Urriaren 8tik azaroaren 5a bitartean HHko gurasoei zuzendutatko Euskal Jokoak eta Jolasak ikastaroa egin dugu gure ikastolan. Bertan parte hartu duten gurasoek ederki disfrutatu dute eta azken saioan umeak ere etorri dira gurasoekin batera joko eta jolasean aritzeko.

Azaroaren 19an Bilboko San Inazion dagoen "Euskararen etxera" egin genuen bisita DBH3ko ikasleok, bertan, gure hizkuntzari buruzko hainbat konturen berri izan genituen: jatorria, garapena, euskalkiak, batuaren sorrera, euskal literaturako obra nagusienak... Gainera, ikasleek pribatutasuna, euskara eta teknologi berriak gaitzat dituen komiki bat osatu zuten.

Orriak